ENPRESA | Fundizioko zerbitzu integraletan buru


Atzo, gaur eta bihar

Fundiciones Garbi 1972an sortu zen helburu batekin: industriako sektore zenbaitentzako burdinan funditutako piezen eskariari erantzutea.

Etengabeko jakin-minari eta hobetzeko nahiari esker, gaur egun ekoizten den material eta kalitate sorta hazi egin da: burdin ijeztua, nodularra, bermikularra, ADI, SIMO eta beste aleazio berezi batzuk.

Gure oinarrian teknologia sendoa eta fundizio prozesuaren know how daude eta horiei esker, zerbitzu osagarrien eskaintza globala dugu:

  • Diseinuko lankidetza
  • Tratamendu termikoak
  • Mekanizatuak
  • Ikuskapenak
  • Saio suntsitzaileak eta ez suntsitzaileak
  • Azaleko tratamenduak
  • Azpimultzoak elkartu
  • Azpimultzo horien merkataritza produktuak edo horientzako azpikontratatutakoak sartu

Etorkizunaren oinarrian lerro estrategiko argiak daude: bezeroak langileak, eta akziodunak erabat asetzea.

FILOSOFIA.

Gure bezeroei kalitaterik handieneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea.

Enpresaren interesak eta langileen helburu pertsonalak uztartzea.

Fundiciones Garbik trebakuntza eta motibazioa eskaintzen die bere langileei, erabakietan parte hartzen dute eta erabakion arduradun izaten dira. Horri esker, ezagutzak etengabe eboluzionatzen eta eguneratzen dira.

Fundiciones Garbiko produktuak eta zerbitzuak kalitate handikoak dira, teknikoki fidagarriak eta merkatuarekin batera eboluzionatzen dute etengabe. Hori guztia Fundiciones Garbiko pertsonen ezagutza eta gaitasun guztien fruitua da. Beraz, gure talde osoaren gaitasunak eta ezagutzak etengabe eboluzionatu eta eguneratu behar dira.


Misioa

  • Fundiciones Garbi fundizio sektoreko ERREFERENTE izatea bermatzea; horretarako, etengabe eboluzionatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskainiko dira eta parte hartze aktiboa izango da gure bezeroek planteatzen dituzten oraingo eta geroko beharren erronketan.

Ikuspegia

  • Europa mailako fundizioko zerbitzu globalen buru bihurtzea.
  • Etekin eta errentagarritasun handiagoa lortzeko prozesuak kontrolatu eta optimizatzea.
  • Pertsonak lehiakortasunean garatzea, erabakiak hartzeko prozesuan beren parte hartzea eta inplikazioa haziaz.
  • Gizarte inguruan integratzea enpresa.

Balioak

  • Gure langile, bezero eta hornitzaileekin zintzotasuna eta integritatea.
  • Jardueren oinarrian gure bezero, langile eta akziodunen asebetetzea dago.
  • Pertsonen balioa eta egiten dituzten ekarpenak aitortzea.
  • Lanerako giro seguruak sortzea, osasunarentzako kaltegarriak ez direnak eta ingurumena errespetatuko dutenak.

Personas

Pertsonak

Fundiciones Garbiko pertsonak dira bere aktibo nagusia eta oraingo eta geroko proiektuaren zedarria.

Fundiciones Garbik bere jendea gaitzeko plan handia garatu du.

Laneko metodoen eta gaitasunen hobekuntza jarraitua da etengabeko erronka.

Gure Iparra helburu estrategikoek definitzen dute; helburu horietan erakunde osoa dago buru-belarri sartuta norabide bat berean eta kudeaketarako metodoaren euskarria eragiketetarako tresnez eratutako oinarri sendoa da.



GAITASUNA DUEN TALDEA, BERE LANAZ HARRO DAGOENA, OSO MOTIBATUA ETA ENPRESAKO ARRAKASTARI EGITEN DION EKARPENAZ OHARTZEN DENA = ENPRESAREN LEHIKORTASUN HANDIA.