PROZESUAK | Hasi diseinuarekin eta azpimultzoa entregatu arte


Kudeaketa integrala, erronka handia.

Hornidura katea osoa kudeatzea, gure bezeroei irtenbide egokitua eta eraginkorra eskainiaz.
Azpikontratazioaren kostuak murriztea, komunikazioko baliabideak eta logistika.
Gure bezeroen ekoizpen-lerroetarako irtenbideak eskaintzea,
bere Lead Time guztiak hobetzen lagunduaz.


Tresneriaren diseinua, simulazioa eta fabrikazioa

Gure departamentu teknikoak azkeneko teknologiak erabiltzen ditu eta lankidetza estua du bezeroekin...

Fundición
Core Bussiness

Prozesu teknologikoki aurreratua, automatizazio maila handikoa, etengabeko hobekuntzan. Prozesua...

Tratamendu termikoak

Eskatutako tratamendu termiko oro kudeatzen dugu Irtenbideak aztertzen, garatzen eta proposatzen ditugu...

Azaleko tratamenduak

Gure bezeroen berariazko eskariak beteaz, hainbat irtenbide eskaintzen ditugu..


Kalitatea ziurtatu

Prozesuaren azterketa aurreikusteko tresnekin hasi eta gure prozesu eta produktuak aztertzera arte...

CNC mekanizatua

Geure eta kanpoko bitartekoekiko departamentua, mekanizaturako aukera sorta zabala eskaini dezake...

Muntaia eta mihiztatzea

ESPERIENTZIA HANDIA dugu piezak eta osagaiak mihiztatzen eta muntatzen...

Zerbitzu osagarriak

Egin behar diren piezek behar izanez gero, hau eskaintzen dugu:



Tresneriaren diseinua, simulazioa eta fabrikazioa

Gure departamentu teknikoak azkeneko teknologiak erabiltzen ditu eta lankidetza estua du bezeroekin beren beharretara egokitutako irtenbide egokiak definitu eta garatzeko.

Horretarako, 3Dn diseinatzeko (Catia) eta simulaziorako (Novacast) azken teknologiak erabiltzen ditugu.

Beharrezko elikadura eta solidifikazio simulazioak egiten dira.

Konputagailu bidez (CAM) egiteko modeloen burutzapen-planoak definitzen dira. Erretxin, aluminio edo brontzezkoak izan daitezke.

Fitxa teknikoa egiten da eta fabrikaziorako behar diren eskakizunak ere bai.

Hainbat zentro teknologikorekin lankidetzan aritzen gara -Azterlan, Deustuko unibertsitatea-, produktu berriak ikertzeko, egungo produktuak eta prozesuak hobetzeko eta tresna eta teknologia berrien arloko trebakuntza osatzeko.



Kalitatea ziurtatu

Prozesuaren azterketa aurreikusteko tresnekin hasi eta gure prozesu eta produktuak aztertzera arte AMFEen bidez. Gure kontrol-planerako, beharrezko bitartekoak ditugu.

  • Laborategi metalurgikoa.
  • Hondarren laborategia.
  • Espektrometroa.
  • Partikula magnetikoak.
  • Ultrasoinuak
  • X izpiak.
  • Fluoroskopia.
  • Durometroak eta mikroskopioak.
  • Saio mekanikoak.
  • Fusioko predikzio-teknikak (Thermolan).
  • Ezaugarri mekanikoak.
  • Tridimensional
  • Scaner



Tratamendu termikoak

Eskatutako tratamendu termiko oro kudeatzen dugu Irtenbideak aztertzen, garatzen eta proposatzen ditugu, ahal den kasuetan arazoak kentzeko eta fabrikazio kastuak hobetzen ditugu.

  • ADI
  • Ferritizazioa
  • Normalizatua
  • Distentsionatua
  • Hobariduna

Azaleko tratamenduak

Gure bezeroen berariazko eskariak beteaz, hainbat irtenbide eskaintzen ditugu babesteko eta gainestaltzeko.

Estali beharreko azalerak garbitzeko, granailatu egiten dugu kabina automatikoetan edo eskuzkoetan, granaila biribil, angeluar edo hondarrezko txorroekin.

Korrosibitateko ISO12944-2 arauaren araberako gainestaldurak eskaintzen ditugu:

  • Atmosferikoa (C2, C3, C4, C5-I edo C5M).
  • Immertsio pean edo lurpean dauden piezak (Im1, Im2, Im3).

Prozesuen bidez:

  • 1. Pintura likidoa:
  • Hondokoa: epoxidikoak, alkidikoak, fenolikoak…
  • Akaberakoa: poliuretanoak, lodiera handikoak, binil-oinarridunak...
  • 2- Pintura hautsa edo elektrostatikoa
  • 3- Metalizazioa proiekzio termiko bidez edo arku elektriko bidez: ISO 2063 eta ISO 14919 arauen arabera, zinka, aluminioa edo kobrea gehitu dakioke.
  • 4- Zinkatu elektrolitikoak oinarri azido eta pasibatuekin. ISO 2081 arauaren arabera, kromo hexabalenterik gabe (Cr VI). Zn, Zn-Fe, Zn-Ni edo zinkatu ijeztua, gainetik lakatzeko edo zigilatzeko aukerarekin.
  • 5- Zink fosfatatuak
  • 6- Beroan galbanizatuak. ISO 1461 arabera.
  • 7- Kromo gogorra: Estaldura elektrolitikoa 65-70HRc gogortasuna bermatzen duena, nekez desgastatzen, urratzen eta jaten da, marruskadura koefiziente baxua du.
  • 8.- Nitrurazioa: Tratamendu termokimikoa piezen azaleko gogortasuna hazteko eta nekezago jan eta nekatu dadin. Pieza geometrikoki eta dimentsionalki deformatu gabe.
  • 9- Nikel kimikoa: Tratamendu kimikoa loditzaile oso txikiekin, azaleko gogortasun altua bermatzen du eta korrosioarentzeko babes ona da. Loditzaile uniformeak ezarriaz nekez iritsi daitekeen tokietan ere.
  • 10- Bulkanizatuak: Kautxuan, poliuretanoan edo silikonan, injekzio edo konpresio bidez.

Gainestaldurak pieza gordinean, mekanizatuan edo azpimultzoan muntatu ondoren egin ditzakegu, prozesuaren arabera. Gatzezko langarrean saioak egiteko aukera.



Fundición
Fundiciones Garbiren Core Bussiness

Prozesu teknologikoki aurreratua, automatizazio maila handikoa, etengabeko hobekuntzan. Fundiciones Garbiren egitura operazionalaren oinarriko prozesua da.

Adituak gara burdinazko oinarria duten piezak egiten, 10-300 kg-koak, serie labur eta ertainekoak, material hauetan:

  • EN-GJL–(200-250-300) FUNDIZIO GRAFITIKO IJEZTUA S/ 1561
  • EN-GJS–(250/22/LT-400/18/LT) FUNDIZIO GRAFITIKO ESFEROIDALA LOW TEMPERATURE S/ 1563
  • EN-GJS–(400/15-400/18-500-600-700-800-900) FUNDIZIO GRAFITIKO ESFEROIDALA ROOM TEMPERATURE S/ 1563
  • EN-GJS–(800-1000-1200-1400) AUSTEMPERED DUCTILE IRON (ADI) S/ ISO 17804
  • ISO 16112/JV/300/U GRAFITO KONPAKTU EDO BERMIKULARRAREKIKO FUNDIZIOA.

Horretarako ditugu:

  • moldaketa automatikoko 2 lerro hondar berdean: 760x615x (260+300) y 960x850x (350+350)
  • 2 indukzio-labe frekuentzia erdikoak 6500W eta 10Tn gaitasunekoak.
  • Burdinurtuko garraio automatikoa.
  • Isurketa-zali automatikoa.
  • Arren kliskagailua kaxa hotzean 5 litrotik 150era.
  • Areneria automatikoa hozteko sistemarekin eta SMC ezaugarri-kontrola
  • Granailatzeko makinak danborrarekin eta zintzilikariak.
  • Bizar-kentzeko robota



CNC mekanizatua

Geure eta kanpoko bitartekoekiko departamentua daukagu eta mekanizaturako aukera sorta zabala eskaini dezake. Gure bezeroen berezitasunak oinarri hartuta, gure berezitasunak sortzen ditugu produktuaren industrializazioan prozesuaren ikuspegi globala izanaz. .

Piezaren geometriaren, kalitatezko eskakizunen, eskakizun teknikoen eta egin beharreko kopuruaren arabera, pieza bakoitza egokien dagokion makinari esleitzen diogu, kosturik txikiena izateko.

Eskura ditugun makinak:

  • Tornuak: Bi ardatzekoak, 3koak eta 4koak, horizontalak edo bertikalak. Hainbat ardatzekiko multitarea torneatu zentroak, buru bat edo birekin.
  • Mekanizatu zentro horizontalak: 500x500, 630x630 eta 800x800 paletekin.
  • Mekanizatu zentro bertikalak: 3 ardatzeko zentro bertikalak izan ditzakegu zatigailuekin edota buru automatikoekin, hainbat aurpegi aldi berean lantzeko. Behar izanez gero, 5 ardatzeko makinak izan ditzakegu mahai-sehaskekin, pieza askatu gabe aurpegi guztietara iristeko.
  • Orekatzeak: Orekatze bertikal edo horizontalak, materialak kentzearen bidez (zulagailuarekin edo fresatuta). Behar izanez gero, makinak ere bai material ekarpenaren bidez.
  • Brotxaketak eta engranaje-tailak



Muntaia eta mihiztatzea

Esperientzia handia dugu azpimultzo konplexuak osatzeko pieza eta osagai desberdinak mihiztatzen eta muntatzen.

Behar denean fundizioko diseinuak mihiztatzen dugu, mekanizatua, tratamendu termikoak, gainestaldurak eta muntaiak.


Zerbitzu osagarriak

Egin behar diren piezek behar izanez gero, hau eskaintzen dugu:

  • Kudeaketa logistikoa
  • Kanban sisteman
  • Just in time JIT entregak